Zinema solasaldiak: Ulrike Ottinger-Sra. Polaroiska

Uztailak 03 (19:00)

 

Johanna D'Arc of Mongolia (Ulrike Ottinger, 1989). Alemania. JBAEU. 165'. DCP.

 

 

Ottingerren zein pelikulak azal lezake bere etengabeko aldaketa fikziotik dokumentalera, piktorikotik soiltasunera, antropologikotik eraikuntza modernora, gainontzekoen behaketatik lehenengo pertsonako idazketara? Kultura ezberdinetako lau emakumek Transiberianoan, tren bidaien artean handiena, elkar topo egingo dute. Argumentu hori abiapuntutzat hartuta, Ottingerrek bere indar narratiboa eta bisuala erakusten ditu film honetan.

* Aurkezpena: Sahatsa Jauregi eta Leire San Martín (Ulrike Ottingerren lanean adituak).

 

 

Uztailak 15 (19:00)

 

SRA. POLAROISKAREN FILM LABURRAK (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe)

 


- PERO... TÚ ¿ERES TÚ? NO, YO SOY SU.... (Sra. Polaroiska, 2003). 15´38".

- LADY JIBIA (Sra. Polaroiska, 2006). 15´33".

- SLEEPING OVER PLASTIC (Sra. Polaroiska, 2008). 15´38".

- EXHIBITION 19 (Sra. Polaroiska, 2009). 9´33".

* Aurkezpena: Sra. Polaroiska -Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe- (film laburren zuzendariak). 

 

 

Uztailak 16-24

 

Chamissos Schatten (Ulrike Ottinger, 2016). Alemania. JBAES. DCP.

 

- UZTAILAK 16 (20:00) / Chamissos Schatten. 1. kapitulua: Alaska y las islas Aleutian. (Ulrike Ottinger, 2016). Alemania. JBAES. 193'. DCP. * Aurkezpena: Ulrike Ottinger (filmaren zuzendaria). 

- UZTAILAK 17 (19:00) / Chamissos Schatten. 2. kapitulua: Chukotka. (Ulrike Ottinger, 2016). Alemania. JBAES. 192'. DCP. * Aurkezpena: Ulrike Ottinger (filmaren zuzendaria). 

- UZTAILAK 23 (19:00) / Chamissos Schatten. 3. kapitulua: Chukotka y las islas Wrangel. (Ulrike Ottinger, 2016). Alemania. JBAES. 155'. DCP.

- UZTAILAK 24 (19:00) / Chamissos Schatten. 4.kapitulua: Kamchatka y la isla de Bering. (Ulrike Ottinger, 2016). Alemania. JBAES. 174'. DCP.

 

Hau bidaia-pelikula bat da. Lehengo bidaia-pelikulen gisako film handia. Europako portu batetik itsasontzi bat abiatzen zenean, noiz eta nola itzuliko zen jakiterik ez zegoen. Erromantizismo alemaniarreko Adelbert von Chamisso poeta eta botanikoak 1815ean munduan zehar lau urtez Rurik izeneko ontzi errusiarrean egindako bidaia zientifikoan idatzitako koadernoan oinarritu zen Ulrike Ottinger film honetarako. Eta bere deskribapenetatik, behaketetatik eta oharretatik abiatuta, Alaskatik eta iparraldeko kostaldetik egindako bidaia dokumental partikularra berridatzi zuen. Hala, pelikula garatu eta aparteko esperientzia bilakatu zen. Ottingerrek historia, literatura, egunerokoak eta oroitzapen exotikoak hartzen ditu aintzat; eta bere ohar, begirada eta ahotsarekin nahasten ditu. Emaitza erabateko zine ilustratua da. Zine ilustratuak literatura-tradizioa, marrazkiak, testuak, aipuak, idazlanak eta argazkiak askatasun osoarekin konbinatzen ditu. Horrela, urruneko lurraldeak, bizitza posibleak edo inguratzen gaituzten neurrigabetasun eta misterioak iradokitzen ditu eta gozamena sorrarazten du. Bizitoki bilakatu daitekeen filma da hau; izan ere, zinema areto batean gutxitan egin daiteke horrelako bidaia. Bikain filmatuta, gainera.

Chamissoren itzala izenburua Chamisso poeta alemanaren sorkuntza batetik dator. 1813an idatzitako liburuak Peter Schlemihl izeneko pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Honek deabruari bere itzala saldu zion eta gero mundu osoa zeharkatu zuen bere itzalaren bila. Ottingerrek bere pelikulan literatura-erreferentzia horrekin jolasten du, eta iragana eta oraina (itzala eta gorputza bezala) bereizezinak direla eta beti elkarrekin doazela azaltzen du.

Hamabi orduko bidaia da filma, eta edozer ahalbidetzeko gai den zinea ulertzeko eta egiteko askatasuna agerian jartzen du: behaketa, entzumena, narrazioa, noraeza, oroimena eta etorkizuna azalerazita. Ildo horretan, horra azken galdera: bidaia guztiz bukatzen al da bidaia amaitzen denean? Ez al da bidaiaren kontakizuna ikusitakoa, entzundakoa edo bizitakoa amaierarik gabeko esperientzia bilakatzeko era bakarra? Ez al da hori artea, hain zuzen ere? 

 

Uztailak 16 (18:00)

 

TOPAKETA / ZINEMA SOLASALDIA: ULRIKE OTTINGER-SRA. POLAROISKA

 


ZINEMA SOLASALDIA: ULRIKE OTTINGER-SRA. POLAROISKA

Aurkezpena: Sahatsa Jauregi eta Leire San Martín (Ulrike Ottingerren lanean adituak).

Lekua: Tabakalerako Z aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 

 

Salneurria

Sarrera (proiekzioak): 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehenedabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta.



 

Lekua

Tabakalerako zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA

DSS2016EU

TABAKALERA

* Goethe-Institut Madrid, German Films eta Gipuzkoako Foru Aldundia erakundeen laguntzarekin.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.