Zinema solasaldiak: Montxo Armendáriz-Laurent Cantet

Euskadiko Filmategiak apirilean izango duen programazioa erakundeak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean abiatutako proiektu batean oinarrituko da: “Zinema solasaldiak”. Egitasmo horri esker, euskal eta europar zinemagileen arteko topaketak (Víctor Erice eta Pedro Costa portugaldarra izan ziren lehenak 2015eko azaroan) antolatuko dira urtean zehar publiko guztiari zuzenduta eta doan. Armendáriz eta Cantet solasean ariko dira apirilaren 9an, 18:00etan, Tabakalerako Z Aretoan. Era berean, euren filmografien zati bat proiektatuko da apirilean Tabakalerako zinema aretoan. Izan ere, Europako zinemaren gaur egungo bi maisu hauek testuinguru, begirada eta kezka bat baino gehiago partekatzen dituzte.

Apirilak 07 (19:00etan)

 

No tengas miedo (Montxo Armendáriz, 2011). Espainia. JBES. 89'. 35mm.

 

 

 

Haurtzaro ilun batek kolpatutako gaztea da Silvia. Hogeita bost urterekin bere bizimodua berregitea erabaki du, eta hala, aurre egingo die iraganari lotuta mantentzen duten pertsonei, sentimenduei eta emozioei. Ezbeharren eta bere buruaren aurkako borroka horretan, bere beldurrak kontrolatzen ikasiko du eta bere ekintzen jabe den emakume heldua izatera iritsiko da.

 

 

Apirilak 09 

 

 

18:00etan. TOPAKETA.

Zinema solasaldiak: Montxo Armendáriz-Laurent Cantet.

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia eta DSS2016EU.

 

 

 

20:00etan. PROIEKZIOA.

Regreso a Itaca -Retour à Ithaque- (Laurent Cantet, 2014). Frantzia. JBES. 95'. DCP.

Habana gaineko terraza bat, eguzkia ezkutatzen ari da. Hamasei urtez erbestean egon ostean, Amadeoren itzulera ospatzeko elkartu dira bost lagun. Ilunabarretik egunsentira, hainbat kontu gogoratuko dituzte: gazte denbora, osatzen zuten taldea, etorkizunean zuten fedea, eta baita beraien desilusioa ere.

* Aurkezpena: Laurent Cantet.

 

Apirilak 10 (18:00etan)

 

La clase -Entre les murs- (Laurent Cantet, 2008). Frantzia. JBAEU. 131'. DCP.

 

 

 

François frantseseko irakaslea da baztertutako auzo batetako institutu gatazkatsu batean. Bere ikasleek 14 eta 15 urte artean dituzte, eta ez du zalantza egiten haiei aurre egiteko ahozko eztabaida sutsuak izanda; baina demokrazia irakasteak benetako arriskuak ekar ditzake berekin.

Aurkezpena: Laurent Cantet.

 

 

 

Apirilak 14 (19:00etan)

 

Las cartas de Alou (Montxo Armendáriz, 1990). Espainia. JBES. 96'. 35mm.

 

 

 

Talde afrikar bat klandestinoki iritsi da Espainiako hegoaldeko kostaldera. Tartean Alou dago, 28 urteko senegaldarra. Almerian bere ondasun guztiak lapurtu dizkiote, eta ondorioz, saltzaile ibiltari gisa ibiltzea beste irtenbiderik ez zaio geratu. Espainian bizi duen abenturako gorabeherak kontatzeko familiari idazten dizkion gutunak dira bere plazer bakarra.

 

 

Apirilak 21 (19:00etan)

 

27 horas (Montxo Armendáriz, 1986). Espainia. JBES. 83'. 35mm.

 

 

 

Gazte-delinkuentzia, langabezia eta drogak islatzen ditu filmak. Jon, 20 urteko gaztea da eta goizeko zazpietan jaiki da. Une horretatik aurrera, hurrengo goizeko hamarrak bitarte, Jonek nola bizi dituen adiskidetasuna, maitasuna, familiarteko harremanak eta drogekiko duen zaletasuna ikusiko dugu. Hogeita zazpi ordu pasa dira jada.

 

 

 

Salneurria

Sarrera (proiekzioak): 3,50 €.
Tabakalerako Informazio Puntuan salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehenedabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarara azpititulatuta. 



Lekua

Tabakalerako zinema aretoa (Emakume zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA

DSS2016EU 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.