Zinema solasaldiak: Costa-Gavras / Imanol Uribe

 

 

DSS2016EUrekin lankidetzan aurten abiatutako “Zinema solasaldiak” egitasmoari amaiera bikaina emango diogu Costa-Gavras eta Imanol Uribe zinemagileekin. Abenduaren 10ean zinemaz solas egingo dute, eta euren zenbait filmek ere hala egiten jarraituko dute martxora arte. Beraien zinemarekiko hurbilketa beti izan da politikoa (ia ezinezkoa da hala ez izatea edozein zinemagilerentzat): ezarritako ordena zalantzan jartzen ez duten haiena ere politikoa da. Orain dela gutxi zaharberritu dituzten Costa-Gavrasen lehen bost filmak programatuko ditugu; eta Imanol Uriberen beste lau, horien artean El proceso de Burgos (1979) eta La muerte de Mikel (1983) filmen kopia berriak proiektatuko ditugu.

Jaitsi programa

 

 

 

Abenduak 10 

 

18:00 // TOPAKETA / ZINEMA SOLASALDIA: COSTA-GAVRAS - IMANOL URIBE. 

 


ZINEMA SOLASALDIA: COSTA-GAVRAS / IMANOL URIBE

Moderatzaileak: Esteve Riambau (Filmoteca de Catalunyako zuzendaria) eta Joxean Fernández (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 

 

20:00 // PROIEKZIOA / Los raíles del crimen -Compartiment tueurs- (Costa-Gavras, 1965). Frantzia. JBAES. 92'. DCP.

 

 

Marseillatik Parisera doan tren bidaia batean, sei pertsonek ohe-bagoi bera partekatzen dute. Pertsona horietako bat hilda agertuko da, eta ondorioz, poliziak gainerako bost bidaiariak ikertuko ditu. Halaber, susmagarriak banaka-banaka hilda agertuko dira. Bizirik dirauten azken bi bidaiariek gertaera argitu beharko dute, hurrengo biktimak bilakatu aurretik.

* Aurkezpena: Costa-Gavras.

 

 

 

Abenduak 15  (19:00)

 

EL PROCESO DE BURGOS (Imanol Uribe, 1979). Espainia. JBES. 134'. 35mm.

 

 

 

Melitón Manzanas Gipuzkoako Brigada Politiko-Sozialeko burua ETAk burututako atentatu batean hil zen 1968ko abuztuaren 2an. Gertaera horren ondorio gisa Burgosen izandako gerra-kontseiluari buruzko dokumentala da hau. Epaiketan parte hartu zuten auzipetuen testigantzak jasotzen ditu filmak.

 

 

 

 

Abenduak 29  (19:00)

 

SOBRA UN HOMBRE -Un homme de trop- (Costa-Gavras, 1967). Frantzia. JBAES. 115'. DCP.

 

 

 

Erresistentziako talde batek heriotza zigorra duten hamabi pertsona kartzelatik askatu ditu, 1943an. Behin arriskutik kanpo, ihes egindakoen artean gizonezko bat soberan dagoela ohartzen dira. Alemaniarrak atzetik dituzten bitartean, ezezagunarekin zer egin erabaki beharko dute.

 

 

 

 

Urtarrilak 05 (19:00)

 

LA MUERTE DE MIKEL (Imanol Uribe, 1983). Espainia. JBES. 88'. 35mm.

 

 

Mikel farmazialaria da Bilbo inguruko herri batean. Bere senar-emazte bizimodua hondatuta dago, eta zenbaitetan indarkeriara ere iritsi izan dira. Egun batean, hiriburuko trabesti ezagun batek antzezten duen dantzaleku batera joango da eta harreman sentimental bat abiatuko du harekin. Mikel egoera bitxian hilda agertuko da eta gertaera horrek iskanbila politikoa eragingo du.

* Emanaldi hau Tabakalerako 2 zinema aretoan izango da.

 

 

 

Urtarrilak 12 (19:00)

 

EL REY PASMADO (Imanol Uribe, 1991). Espainia. JBES. 110'. 35mm.

 

 

 

Espainia, XVII. mendea. Erregeak eskarmenturik ez dauka politikan eta maitasunean. Txundituta utzi du Gorteko emagaldu ederrenaren gorputz biluzia ikusteak, eta ondorioz, erregina biluzik behatzea eskatu du. Proposamen horrek krisi politiko bat eragingo du.

 

 

 

Urtarrilak 26 (19:00)

 

Z (Costa-Gavras, 1969). Frantzia. JBAES. 113'. DCP.

 

 

 

Ustezko demokrazia indarrean egon arren, indar polizialak eta militarrak menperatutako herrialde batean, oposizioko diputatu bat kalean erail dute, mitin bakezale bat eskaini ostean. Ustez eskuin muturreko talde bateko kideek burututako hilketa hori gobernuak eta militarrek estaliko dute. Baina kasuaren ikerketa magistratu gazte bati aginduko diote, eta hura afera argitzen saiatuko da, kazetari grafiko baten laguntzarekin.

 

 

Otsailak 09 (19:00)

 

AITORPENA -L'aveu- (Costa-Gavras, 1970). Frantzia. JBAEU. 130'. DCP.

 

 

Pragan, 1951an, Txekoslovakiako goi-mailako ordezkari politiko bati AEBen aldeko espioitza egitea leporatu diote. Hala, modu guztietara saiatuko dira burutu ez dituen krimenak aitortu arazten. Torturen ondorioz lur jota, burutu ez dituen krimen horiek bere gain hartuko ditu, eta bere torturatzaileek buruz ikastera behartu duten testua errezitatuko du. 1956an birgaitu ondoren, Frantziara joango da, eta estalinismoa gaitzetsi arren, bere gaztaroko ideal komunistei leiala izaten jarraituko du.

 

 

 

Otsailak 16 (19:00)

 

SETIO-EGOERA -État de siège- (Costa-Gavras, 1973). Frantzia. JBAEU. 115'. DCP.

 

 

 

Philip Michaël Santore goi funtzionario amerikarra hilda agertu da Hegoamerikako estatu bateko hiriburuko kale batean, baztertutako auto batean. Dolu egun nazionala dekretatu dute. Egun batzuk lehenago, erakunde terrorista batek bahitua izan zen Santore.

 

 

 

 

Otsailak 23 (19:00)

 

LEJOS DEL MAR (Imanol Uribe, 2015). Espainia. JBES. 105'. DCP.

 

 

 

Santi kartzelatik atera da eta hegoaldera joan da, Emilio gaixo dagoen kartzelako kide ohia bisitatzera. Ustekabean Marinarekin topo egingo du; lagunaz arduratzen den medikuarekin, hain zuzen. Santik izugarrizko esperientzia bizi izan zuen harekin hainbat urte lehenago, eta gertaera horrek bien bizitzetan eragina izan du ordutik. Berriro elkartzean, iraganari aurre egin beharko diote.

 

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntuan (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskara azpititulatuta.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpititulatuta.

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolatzailea

EUSKADIKO FILMATEGIA
DSS2016EU

 

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.