Irudien kontsulta gure egoitzan

Euskadiko Filmategiak bere funtsetan dituen irudiak gure egoitzan ikusteko aukera eskaintzen du. Horretarako interesa izanez gero, ondorengo prozedura jarraitzea beharrezkoa da:

Lekua: Tabakalera Eraikina. Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2.solairua)
           20012 Donostia / San Sebastián

Ordutegia: astelehena-ostirala (09:00-14:00).

Erabiltzaileak:

  • Ikertzaileak, irakasleak eta ikasleak (izaera hori aldez aurretik egiaztatuta).
  • Ikus-entzunezko ekoizpen bat burutzea helburu duen irudien hautaketa gauzatu nahi duen oro.

Betebeharrak:

  • Ikerketa, irakaskuntza edota ikasketa eremuen baitan egindako kontsulten kasuan, egoera hori hala dela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du erabiltzaileak.
  • Ezinbestekoa da erreserba-eskaera idatziz eta irudiak ikusteko adostutako hitzordua baino gutxienez astebete lehenagotik egitea, beharrezko materialak kokatuta dauden biltegitik egoitzara garraiatu ahal izateko.
  • Hitzordurako eguna eta ordua aretoaren erabilgarritasunaren arabera finkatuko dira.

Eskaera:

  • Irudiak ikusteko eskaera idatziz burutu behar da, jarraian ageri den formularioa behar bezala beteta.
  • Nahitaezkoa da kontsultaren zergatia zehaztea.
  • Erabiltzaileak kontsultatu nahi dituen tituluen zerrenda bidali beharko du, edota hori izan ezean, ikusi nahi dituen irudiak zer motatakoak diren jakinarazi beharko du, ahalik eta datu gehien eskainita (geografikoak, historikoak, denborazkoak etab.).
  • Erabiltzaileak proposatuko du hitzordurako data.
  • Beharrezkoa da aldez aurretik jakinaraztea zenbat pertsona etorriko diren irudiak ikustera, aretoa behar bezala egokitzeko.
  • Ikerketa, irakaskuntza edota ikasketa eremuen baitan egindako kontsulten kasuan, erabiltzaileak eskaerarekin batera atxiki beharko du izaera hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

Kostua:

  • Ikertzaileak, irakasleak eta ikasleak (izaera hori aldez aurretik egiaztatuta): dohainik
  • Ikus-entzunezko ekoizpen bat burutzea helburu duen irudien hautaketa gauzatu nahi duen oro: dohainik

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira















Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.