Ana Diezen atzera begirakoa abian da

2012-05-30

Euskadiko Filmategiak Ana Diez (Tutera, 1957) zinema zuzendari nafarrari eskainitako zikloa antolatu du ekainerako.

Zuzendari nafarrari eskainiko zaiona izango da Euskadiko Filmategiak emakume zinemagile bati eskainiko dion lehenengo atzera begirakoa. Zikloarekin batera, Euskadiko Filmategiak, Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan, Ana Diezi buruz argitaratuko duen liburua kaleratuko da.

Zikloa, maiatzaren 29tik uztailaren 3ra bitartean antolatuko da. Proiekzio aretoak hauek izango dira: Baionako Cinema l’Atalante, Bilboko Golem AlondigaBilbao, Donostiako Antzoki Zaharra eta Gasteizeko Florida-Guridi Zinemak. Bost sesio izango dira EAEko hiriburuetan eta hiru Baionan. Lehenengo saioan, Elvira Luz Cruz, pena maxima (1985) dokumentala eta Ander eta Yul (1989) bere lehen film luzea ikusi ahal izango dira. Bigarrenean, Todo está oscuro (1997) film luzea proiektatuko da eta hirugarrenean, berriz, La mafia en la Habana (2000) eta Galíndez (2002) dokumentalak izango dira ikusgai. Laugarren saioan Madrid mon amour (2004) film laburra eta Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan (2001) film luzea ikusi ahal izango dira, eta bukatzeko, azken saioan gaur egunera arte errodatu duen azken filma proiektatuko da, Paisito (2008).

Informazio gehiago

 


Bideoen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.