Programazioa
CECILIA CENCIARELLI: Master Class+Proiekzioa

CECILIA CENCIARELLI: Master Class+Proiekzioa

  • Data: 2019-05-06
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Donostia
  • Kokapena: TABAKALERA / 1 zinema aretoa
  • Zikloa: Buster Keaton
  • Antolaketa: Euskadiko Filmategia eta Elías Querejeta Zine Eskola (Kolaboratzaileak: Cineteca di Bologna, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoa)
  • Ekitaldiaren deskripzioa:

    Cecilia Cenciarelli Cineteca di Bolognako kide da 2000. urteaz geroztik, eta, gaur egun, Ikerketa eta Proiektu Berezien Saileko buru da. Horrez gainera, Cinetecaren Il Cinema Ritrovato jaialdiaren zuzendaritzako kide da 2018tik. Chaplin proiektuaren harira, Charlie Chaplinen artikulu eta bat-bateko argazkien artxibategia digitalizatzen, katalogatzen eta ikertzen jardun du koordinatzaile gisa, eta, horrez gainera, haren lan guztiak eta nazioarteko zenbait ekitaldi, erakusketa eta argitalpen zaharberritzen jardun du. Une honetan, beste zaharberritze-proiektu bat zuzentzen dihardu, zeinaren helburua baita Buster Keatonen zinemako urrezko aroko 30 film zaharberritzea. 2007. urteaz geroztik Martin Scorseseren Munduko Zinemaren Proiektuko zuzendari dihardu. Proiektu horren eta Cineteca di Bolognaren helburua da munduan zehar hainbat herrialdetan sakabanatuta eta arriskuan dagoen film-ondarea zaintzea, kontserbatzea eta zaharberritzea. Azken 11 urteetan, Munduko Zinemaren Proiektuak 36 film zaharberritu ditu Brasil, Turkia, Senegal, Filipinak, Armenia, Maroko eta India bezalako herrialdetakoak.

Sarrerak erosi
  • 19:00 / MASTER CLASS

    "EL PROYECTO KEATON: LAS RESTAURACIONES DE LA CINETECA DE BOLONIA"

  • 20:00 / PROIEKZIOA

    20:00 / PROIEKZIOA
    Sinopsia:

    Keatonek berak bakarrik zuzendutako lehen film luzea; zinema-proiektatzaile batek detektibe bihurtzeko duen nahian oinarritzen da pelikula hau. Errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira: pertsonaia errealak zinemako pantaila zeharkatzen du. Surrealistek gurtu egiten dute.

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Sherlock Jr.
    Itzulitako izenburua: El moderno Sherlock Holmes
    Zuzendaria: Buster Keaton
    Urtea: 1924
    Produkzioa: AEB
    Bertsioa: Mutua (Intertituluak: ingelesez / Azpitituluak: gaztelaniaz)
    Iraupena: 45'
    Gidoia: Jean C. Havez, Clyde Bruckman, Joseph A. Mitchell
    Aktoreak:

    Buster Keaton, Kathryn McGuire, Joe Keaton, Ward Crane, Erwin Connelly, Ford West, Jane Connelly

Laburdurak

  • E/G: Elkarrizketarik gabe.
  • JB: Jatorrizko bertsioa.
  • JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
  • JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
  • JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
  • JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Informazio baliagarria

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.