Programazioa
Solasaldia+Proiekzioa

Solasaldia+Proiekzioa

  • Data: 2019-05-29
  • Ordua: 19:00 / 20:00
  • Lekua: Donostia
  • Kokapena: TABAKALERA / 1 zinema aretoa
  • Zikloa: NOSFERATU / Agnès Varda
  • Antolaketa: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola eta Donostia Zinemaldia.
Sarrerak erosi
  • 19:00 / Solasaldia

    19:00 / Solasaldia

    Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak Agnès Vardari buruz argitaratu dituzten bi liburuen egile den Imma Merino (Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños eta Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari) jendearekin solasean ariko da bi argitalpen horiei eta frantziar zinemagileari buruz.

    Hala, zinematografiako irakasle eta historialariak berriki zendu den Agnès Vardaren figurari buruz hitz egingo du; izan ere, bere ia obra osoa azken hilabeteotan eman da Tabakaleran, Nosferatu zikloaren baitan.

    Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños Colección Nosferatu bildumako15. zenbakia da eta gaztelaniaz idatzita dago; errealizadore fratsesari buruzko saiakera bat eta hari egindako elkarrizketa bat biltzen ditu, azken hori joan den azaroan Parisko rue Daguerreko bere etxean egina.

    Bigarren liburua (Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), berriz, Nosferatu Bildumako 7. zenbakia da. Imma Merinok idatzitako liburuko lehen zatiaren, zinemagileari buruzko saiakeraren, euskarazko itzulpena da, Aritz Gorrotxategik egina.      

      • Parte-hartzaileak:
        • - Imma Merino (liburuaren egilea).
        • - Joxean Fernández (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).

     

    • Lekua: Tabakalerako 1 zinema aretoa (Donostia).
    • Sarrera: doan, aretoa bete arte.

     

  • 20:00 / Proiekzioa: Caras y lugares (Agnès Varda, JR, 2017)

    20:00 / Proiekzioa: Caras y lugares (Agnès Varda, JR, 2017)
    Sinopsia:

    Zinea aukeratu zuen Agnèsek. Argazkilaritza JRk. Bidaia zoragarri eta harrigarri bat egin zuten elkarrekin Frantziako herrietan zehar, halabeharra eta sormena oinarri hartuta. Formatu handiko argazkiak inprimatzen zituen furgoneta magiko batean, biek esperimentatu zuten jendearekiko harremana, eta bien arteko desberdintasunetan eta umorean oinarritutako adiskidetasuna eraiki zuten. Esperientzia eta gaztetasuna dira nagusi ibilbide gizatiar eta ahaztezin honetan.

    SARRERAK EROSI



    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Visages villages
    Itzulitako izenburua: Caras y lugares
    Zuzendaria: Agnès Varda, JR
    Urtea: 2017
    Produkzioa: Frantzia
    Bertsioa: JBAES
    Iraupena: 89'

Laburdurak

  • E/G: Elkarrizketarik gabe.
  • JB: Jatorrizko bertsioa.
  • JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
  • JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
  • JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
  • JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Informazio baliagarria

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.