Julián de Ajuriaren ezkontza (Lezama, 1921eko maiatzaren 4a)

1921eko maiatzaren 4an Lezaman ospatutako Julián de Ajuriaren ezkontzako irudiak. Hasteko, ezkongaiek andregaiaren familiaren etxean lagunei eta familiartekoei eskainitako harrera ekitaldia azaltzen da, ezkontza baino bi egun lehenago ospatutakoa. Ondoren, 1921eko maiatzaren 4an Lezamako Santa María parrokian izandako ezkontza ospakizunaren irudiak ikusi daitezke, hala nola gonbidatuak elizara iristen, emaztegaia aitabitxiaren besotik elizan sartzen, ezkontza ospakizuna bera eta ezkondu berrien irteera.

Julián de Ajuria

Julián de Ajuria Ubiden (Bizkaian) jaio zen 1886an eta Argentinara emigratu zuen 1906an. Han, Buenos Airesen, film mutuen komentarista gisa aritu zen lanean. Sociedad General Cinematográfica sortu zuen, eta enpresa horren bitartez, filmen kopiak alokatzeko sistema inposatu zuen, salmentaren ordez. Zenbait film luze ekoiztu zituen eta Hego Amerikako banatzaile garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi zen. Geroago, filmak saldu eta banatzeari ekin zion Espainian; hala, bera izan zen Paramount-en filmak hedatu zituen lehena, Programa Ajuria egitasmoaren bitartez.

Urtea 1921
Iraupena 18’

Bideoen zerrendara itzuli

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.