Liburutegia

Liburutegiko funts bibliografikoa 5000 ale baino gehiagok osatzen dute. Argitalpen horiek izaera desberdinekoak dira, estatu zein nazioarte mailakoak.

Euskadiko Filmategiaren bilduma ondorengo lanez osatuta dago: erreferentzia-obrak (hiztegiak, entziklopediak, urtekariak…); zuzendarien, antzezleen eta zinematografia munduko profesionalen inguruko monografiak; filmei buruzko monografiak; teoria, kritika eta estetika entseguak;  zinematografia tekniken eskuliburuak; zinematografia estiloen eta generoen inguruko entseguak; eta baita zinema-aldizkari ugari ere (antzinakoak zein gaur egungoak).

Kontsultak

Lekua: Euskadiko Filmategiaren egoitza (Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1-2. solairua. 20012 Donostia).

Ordutegia: astelehena-ostirala (09:00-14:00).

Erabiltzaileak: Ikerketa, irakaskuntza eta ikasketa eremuan kokatutako kontsultak.

Eskaera

  • Eskaera idatziz burutu behar da, jarraian ageri den formularioa behar bezala beteta.
  • Nahitaezkoa da kontsultaren zergatia zehaztea.
  • Erabiltzaileak kontsultatu nahi dituen tituluen zerrenda bidali beharko du, edota hori izan ezean, kontsultatu nahi dituen agiri edota gaiak zehaztu beharko ditu.
  • Erabiltzaileak hitzordurako data proposatuko du.

Katalogoaren kontsulta online

Esteka (http://catalogo.filmotecavasca.com) honen bitartez, liburutegiko katalogoa kontsultatu ahal izango duzu. Euskadiko Filmategia bere funts bibliografikoen katalogazioa burutzen ari da, beraz, momentuz, orain arte katalogatutako lanak bakarrik kontsultatu ahal izango dira. Dena dela, bila zabiltzan alea ez baduzu aurkitzen, eskaera egin dezakezu jarraian dagoen formularioa beteta.

Iradokizunak

Liburutegiak argitalpen berriak iradokitzeko aukera eskaintzen du, formulario bitartez eskaera eginda. Material horiek eskuratzea ondorengo eragileek baldintzatuko dute: tituluen erabilgarritasunak, liburutegiaren aurrekontuak eta hautaketa-irizpideek.

Informazioa eskatu

* duten eremuak derrigor bete beharrekoak dira













Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.