Programazioa
A season of classic films: 'Capitaine Conan'

A season of classic films: 'Capitaine Conan'

  • Data: 2019-09-12
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Donostia
  • Kokapena: TABAKALERA / Zinea
  • Zikloa: Bertrand Tavernier
  • Antolaketa: Europa Creativa MEDIA, Euskadiko Filmategia
  • Aurkezpena: Bertrand Tavernier (zinemagilea)
  • Ekitaldiaren deskripzioa:

    PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA: Azken bost hamarkadetako zinema-zuzendari europar onenetako bat baino askoz gehiago. Lyon-go Lumière erakundeko presidentea, prestigio handiko Actes Sud zinema-liburu bildumaren arduraduna, kritikaria Cahiers du Cinéma eta Positif aldizkarietan, zinema amerikarraren eta askotariko zinematografia europarren defendatzaile jakintsua ezinbesteko lanen bidez (idatziak edo filmatuak). Zinemagilea eta gizartearekin konpromiso handia duen gizona, galdutako kausa ugariren babeslea. Jazza, bluesa eta gastronomia pasioz bizi ditu. Fikziozko lanak eta dokumentalak egin izan ditu, oso filmografia txundigarria du. Hizlari aparta, zinemarekiko duen pasioa zinez kutsakorra da. Zinematografoaren maisu hau Donostiara dator berriro, bere film onenetako bat aurkeztu eta hari buruz hitz egitera: Capitaine Conan -Capitán Conan- (1996).

Sarrerak erosi
  • CAPITAINE CONAN

    CAPITAINE CONAN
    Sinopsia:

    1918ko azaroan, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion armistizioa sinatu zuten Parisen. Baina desmobilizazio haren inguruko albistea ez zen ekialdeko fronteraino iritsi. Bertan, Frantziako armadaren zati batek Conan kapitain arduratsuaren agindupean jarraitzen zuen.

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Capitaine Conan
    Itzulitako izenburua: Capitán Conan
    Zuzendaria: Bertrand Tavernier
    Urtea: 1996
    Produkzioa: Frantzia
    Bertsioa: JBAES
    Iraupena: 129'
    Gidoia: Jean Cosmos, Bertrand Tavernier (Eleberria: Roger Vercel)
    Aktoreak:

    Philippe Torreton, Samuel Le Bihan, Bernard Le Coq, Catherine Rich, François Berleand, Claude Rich, Christophe Calmel

Laburdurak

  • E/G: Elkarrizketarik gabe.
  • JB: Jatorrizko bertsioa.
  • JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
  • JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
  • JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
  • JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Informazio baliagarria

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.