Programazioa
BANG BANG ZINEMA / Blade Runner+Blade Runner 2049

BANG BANG ZINEMA / Blade Runner+Blade Runner 2049

  • Data: 2019-03-16
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Donostia
  • Kokapena: TABAKALERA / 1 zinema aretoa
  • Zikloa: Ezezaguna. Zinema eta zientzia.
  • Antolaketa: Euskadiko Filmategia eta Donostia International Physics Center-DIPC (Kolaboratzailea: Bang Bang Zinema)
  • Aurkezpena: Javier Aizpurua (Fisikaria; Centro de Materiales CSIC-UPV/EHU)
  • Ekitaldiaren deskripzioa:

    Neonezko aterkidun photocall bat, Roy erreplikantearen bakarrizketa mitikoaren parodia edota noodle postu bat izango dira Blade Runner inoiz baino gehiago disfrutatzeko aukera ezberdinak. 

Sarrerak erosi
  • BLADE RUNNER

    BLADE RUNNER
    Sinopsia:

    XXI. mendearen hasieran, Nexus-6 izeneko robot bat sortu zuen Tyrell Corporation konpainia ahaltsuak. Itxuraz gizakiok bezalakoa zen Nexus-6, baina indartsuagoa eta azkarragoa, eta erreplikante izena jarri zioten. Esklabo gisa egiten zuten lan robot horiek Lurraren kanpoko kolonietan. Nexus-6 talde baten matxinada odoltsuaren ondoren, Lurretik egotzi egin zituzten erreplikanteak. Kondena betetzen ez zuten robot guztiak akabatzeko agindua zuten blade runner zeritzen polizia-brigada bereziek. Baina hilketa haiei ez zieten "exekuzioak" deitzen, baizik eta "erretiratzeak". Gertakari larri bat dela-eta, berriz ere lanera itzultzeko agindu diote Rick Deckard blade runner ohiari, erreplikante matxino batzuk aurkitu eta "erretira" ditzan.

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Blade Runner
    Itzulitako izenburua: Blade Runner
    Zuzendaria: Ridley Scott
    Urtea: 1982
    Produkzioa: AEB
    Bertsioa: JBAES
    Iraupena: 117'
    Gidoia: David Webb Peoples, Hampton Fancher (Eleberria: Philip K. Dick)
    Aktoreak:

    Harrison Ford, Rutger Hauer, Sean Young, Daryl Hannah, Edward James Olmos, Joanna Cassidy, Brion James, Joe Turkel, M. Emmet Walsh, William Sanderson, James Hong, Morgan Paull, Hy Pyke

  • BLADE RUNNER 2049

    BLADE RUNNER 2049
    Sinopsia:

    Blade runner berri batek (K) ondo gordeta zegoen sekretu bat aurkitu du. Gizartea jasaten ari den kaosa menderatzeko lagungarri izan daiteke aurkikuntza. Ondoren, duela 30 urte desagertutako Rick Deckard izeneko blade runneraren bila hasi da K.

    Fitxa teknikoa:
    Jatorrizko titulua: Blade Runner 2049
    Itzulitako izenburua: Blade Runner 2049
    Zuzendaria: Denis Villeneuve
    Urtea: 2017
    Produkzioa: AEB
    Bertsioa: JBAES
    Iraupena: 164'
    Gidoia: Hampton Fancher, Michael Green (Istorioa: Hampton Fancher; Pertsonaiak: Philip K. Dick)
    Aktoreak:

    Ryan Gosling, Harrison Ford, Ana de Armas, Jared Leto, Sylvia Hoeks, Robin Wright, Mackenzie Davis, Carla Juri, Lennie James, Dave Bautista, Barkhad Abdi, David Dastmalchian, Hiam Abbass, Edward James Olmos, Loren Peta, Vilma Szécsi, Elarica Johnson, István Göz

Informazio baliagarria

Laburdurak

  • E/G: Elkarrizketarik gabe.
  • JB: Jatorrizko bertsioa.
  • JBEU: Jatorrizko bertsioa euskaraz.
  • JBES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
  • JBAEU: Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.
  • JBAES: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.