DATU LEGALAK

Jabaria: www.filmotecavasca.com
Titularra: Euskadiko Filmategia
Helbide soziala: Emakume zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua) 20012 Donostia
Tlf.: + 34 943 468 484
Faxa : + 34 943 469 998
E-maila: filmoteca@filmotecavasca.com
IFK: G-20854410

ERABILERARAKO BALDINTZA OROKORRAK

1. ERABILERA-MUGAK

Web gune honetara sartzeko ez da ordaindu behar, eta ez dago aurretik izena eman edo erregistratu beharrik. Web guneko informazioa kasu bakoitzean aplikagarri den legediaren arabera erabili beharko du erabiltzaileak, eta EUSKADIKO FILMATEGIAren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren gaineko eskubideak errespetatu beharko ditu.

Erabiltzaileak ez ditu edukiak kaltetuko edo aldatuko EUSKADIKO FILMATEGIAk eskainitako zerbitzuen bidez, eta ez du Web gunearen funtzionamendu ona oztopatuko. Ez du inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikoak izan ditzaketen elementuekin edota Web orria guztiz edo zati batean kaltetuta, oztopatuta edo etenda.

Inoiz ez da EUSKADIKO FILMATEGIA izango Web orriaren erabilera desegokiaren arduradun, ez eta erabilera horrek sor ditzakeen edukiena, edota ondorioena ere.

2. ERANTZUKIZUN-MUGAK

EUSKADIKO FILMATEGIAk ez du bermatzen bere orriak beti martxan egotea, ez eta edukiak une oro osatuak, zehatzak eta fidagarriak izatea ere.

EUSKADIKO FILMATEGIAk edozein unetan, aurretik ohartarazi gabe, Web guneko edukiak eta bertan sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea du.

Zerbitzuak zaintzeko, konpontzeko, eguneratzeko edota hobetzeko operazioak egiten direnean, EUSKADIKO FILMATEGIAk aldi baterako eta aurretik ohartarazi gabe Web orrirako sarrera eteteko eskubidea du, baita zerbitzuak eman edo bertan behera uztekoa ere. Erabiltzaileei horren berri ematen saiatuko da, betiere ahal duen neurrian.

Hala, gunearen eta zerbitzuaren funtzionamenduak izan dezakeen erabilgarritasun edota jarraitutasun faltak eragindako edozein kaltegatik erantzukizun oro baztertuko da, baita erabiltzaileek egotzitako erabilerarena ere.

3. JABETZA INTELEKTUALA

Web gune osoa eta bertako zati guztiak jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dituzte.

Web gune honetako eduki guztien jabetza intelektualerako eskubideak EUSKADIKO FILMATEGIArenak dira, edukiz hornitzeko kontratua sinatuta duten enpresen kasuan izan ezik, betiere jabetza intelektual eta industrialeko nazioko nahiz nazioarteko arauek babesten badituzte.

Erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikorako eta edukiak transformatzeko eskubideak EUSKADIKO FILMATEGIAk soilik izango ditu, eta hirugarrenek aipatzeko eskubidea izango dute.

Web gunean sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu lehen aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, publikatu, utzi edo saldu, ez eta aurretik jatorria aipatu gabe lortutako informaziotik eratorritako produktuak edo zerbitzuak sortu ere.

Erabiltzaileak Web gunea behatu eta kargatu ahal izango du soilik, betiere norbere erabilerarako, eta ez erabilera komertzialerako; ezingo du hirugarrenentzat edo erakundeentzat hedagarri egin.

Erabiltzaileak ezingo du Web orriko edukia edota egitura aldatu EUSKADIKO FILMATEGIAren baimen garbi eta idatzirik gabe. Web gunea erabiltzerakoan indarrean dagoen araudia hausten bada jazartzeko aukera egongo da.

4. LOTURA EDO ESTEKA HIPERTESTUALAK

Hirugarrenek ezingo dute 'framing' erlaziorik jarri beren Web orrien eta Web gune honen artean.

Web gune honetako esteka batzuk EUSKADIKO FILMATEGIAk kudeatzen ez dituen beste gune batzuetara zuzentzen dira; horiei dagokienean, instituzio honek ez du inolako kontrolik, eta ez da haien edukien erantzule. Web gune honek izan ditzakeen loturak informazio-erreferentziak dira soilik, edukien, jabeen, zerbitzuen edota eskainitako produktuen gainean inolako baloraziorik egin gabe.

5. BESTE BALDINTZA BATZUK

Erabilerarako baldintza orokor hauek eta erabiltzailearen eta EUSKADIKO FILMATEGIAren artean ezarritako guztiak Espainiako legediak arautuko ditu. Web gunea erabiltzeak esan nahi du lehen aipatutako erabilerarako baldintza orokorrak onartzen direla.

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.