Urteurrena / 'El día de la bestia'

 

Herederos de la bestia (Diego López eta David Pizarro, 2016) filmaren aurkezpena aitzakia gisa hartuta, Álex de la Iglesia gurekin izango da El día de la bestia (Álex de la Iglesia, 1995) filmaren inguruko mahai-inguru batean parte hartzeko. Berarekin solasean ariko dira Jorge Guerricaechevarría gidoigilea, Flavio Labiano argazki-zuzendaria eta Diego López Herederos de la bestia filmaren zuzendaria. Ekitaldia Josemi Beltrán Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak moderatuko du.    

 

Apirilak 06 (19:00) / 1 zinema aretoa (Tabakalera)

MAHAI-INGURUA

Parte-hartzaileak:

  • Álex de la Iglesia (El día de la bestia-ren zuzendaria).
  • Jorge Guerricaechevarría (El día de la bestia-ren gidoilarikidea).
  • Flavio Labiano (El día de la bestia-ren argazki-zuzendaria).
  • Diego López (Herederos de la bestia-ren zuzendarikidea).

Moderatzailea:

  • Josemi Beltrán (Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendaria).

 

PROIEKZIOA


HEREDEROS DE LA BESTIA

(Diego López, David Pizarro, 2016). Espainia. JBES. 80'. DCP.

Ezinezkoa egiten zaigu Espainiako zinemaren historia El día de la bestia (Álex de la Iglesia, 1995) gabe imajinatzea. Filmaren estreinalditik bi hamarkada igaro direnean, pelikula erreferente bat bilakatu da fantasiazko zinema basatiena eta esperpentoaren tradizio espainiarra uztartzeko unean. Film honetan, batetik, proiektuan parte hartu zuen lan-taldea elkarrizketatzen da, eta bestetik, gaur egun oraindik duen eragina aztertzen da.

 

Salneurria

Mahai-ingurua+proiekzioa 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.

 

 

 

Lekua

Tabakalerako 1 zinema aretoa (Andre Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.