Andréi Tarkovski

ANDRÉI TARKOVSKIREN ATZERA BEGIRAKOA

Tabakalerarekin batera antolatutako Tarkovskiren atzera begirakoari ekin diogu berriro. Ikusgai izango dira Stalker (1979), Sobietar Batasunean egin zuen azken filma; Nostalghia (1983), Italian erbesteratuta zegoela egina, eta Offret (1986), Suedian filmatua, Ingmar Bergmanen lantaldeko kide askorekin batera; amaitzeko, Une journée d'Andréi Arsenevitch (2000), Chris Markerrek Cinéastes de notre temps serie bikainean egindako hurbilketa. Tarkovskiren filmografia berrikusi edo lehenengoz ikustea, zuzendariak berak Die versiegelte Zeit. Gedanken zur Kunst, Ästhetik und Poetik des Films liburuan adierazi zuen moduan, “zinemaren arte gazte eta bikain honek eskaintzen dituen aukeren basoan” murgiltzea da.

Maiatzak 3 (19:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

STALKER (Andréi Tarkovski, 1979). Sobiet Batasuna. JBAES.161'.

 

 

Bada urruneko leku bat eta esaten dute duela urte asko meteorito bat erori zela bertan. Gizakiak sartzea debekatuta daukate ordutik eta militarrek kontrolatzen dute sarbidea. Hala ere, La Zona gisa ezagutzen den leku horretaraino jendea eramatera ausartzen diren gida batzuk daude –“stalker” izenekoak–. Pelikulak eskenatoki postapokaliptiko horretara hiru gizonek egiten duten bidaia kontatzen du. Kondairak dio leku horretan pertsonen sakoneko desirak egia bilakatzen diren gela bat dagoela.

* Aurkezpena:  Carlos Muguiro (Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria). 

 

Maiatzak 10 (19:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

NOSTALGHIA -Nostalgia- (Andréi Tarkovski, 1983). Italia. JBAES.125'.

 

 

 

Andréi Gorchakov errusiar poeta Italian barrena dabil, Eugeniarekin batera. XVI. mendeko konpositore baten bizitza ikertzen ari da, hari buruz idazten ari baita. Pertsonaia apokaliptiko batekin (Domenico) egingo dute topo bidaian.

 

 

 

Maiatzak 17 (19:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

OFFRET -Sacrificio- (Andréi Tarkovski, 1986). Suedia. JBAES.145'.

 

 

Alexander kazetariaren familia haren urtebetetzea ospatzeko elkartu da, baina Alexander nahigabetuta dago, inguratzen duen munduaren espiritualtasun faltarekin minduta. Haren beldurrik latzenak egia bihurtu dira, ospakizunak dirauen artean gatazka nuklear bat hastear dela jakin baitute: Hirugarren Mundu Gerra. Atzera bueltarik gabeko amaiera, behin betikoa, gertu da. Alexanderrekin daude, une horretan, haren emazte nahigabetua, bi haurrak, laguna duten sendagile bat eta postari bitxi bat. Postariak sinetsarazi dio lagun sorgin bat duela, azken sakrifizio batekin mundua salba dezakeena.

 

 

Maiatzak 24 (19:00) [Tabakalera / 1 zinema aretoa]

 

UNE JOURNÉE D'ANDRÉI ARSENEVITCH -Un día en la vida de Andréi Arsenevitch- (Chris Marker, 2000). Frantzia. JBAES.55'.

 

 

 

Chris Markerrek lagun eta lankide izan zuen Andréi Tarkovskiri buruzko azalpenak eman eta zuzendariaren bizitzako azken uneetako batzuk erakusten dizkigu.

 

 

 

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

Laburdurak

JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

 

 

 

Lekua

Tabakalera / 1 zinema aretoa 
Emakume Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua 
20012 Donostia 

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA
TABAKALERA
ELÍAS QUEREJETA ZINE ESKOLA

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.