HOR KANPOAN. Zinema eta zientzia.

Kip Thorne astrofisikari eta 2017ko Fisikako Nobel saridunak dioenez, hauxe zuen helburu berak Interstellar filmean aholkulari moduan egindako lanean: gazteei zientziarekiko interesa piztea. Eta lortu egin zuen, eta ez gazteekin bakarrik. Euskadiko Filmategiak, Azkuna Zentroak eta Donostia International Physics Center-ek antolatzen dugun HOR KANPOAN/AHÍ FUERA/OUT THERE zikloarekin, nahi dugu ikusle guztiak zinemaz ere interesatzea. Diziplina sortzaileak dira biak, eta bakoitzak bere erremintak erabiliz interpretatzen dute errealitatea. Gure kulturaren funtsezko parte dira biak, eta munduaz dugun ikuspegia aldatu digute. Zinemak irudimena pizten digu, hainbesteraino non gai baita gu espazioaren abenturaren lehen lerrora eramateko. Edo Lurretik kanpo nolabaiteko bizia badela amesteko, hori ere maiz eztabaidatzen baita komunitate zientifiko espezializatuan...

Zer dago hor kanpoan? Sortzetik beretik egin dio galdera hori zinemak bere buruari (gogoratu Méliès eta haren Bidaia Ilargira). Badirudi areto ilunak eta pantaila handiak berez gonbidatzen dutela espazioan bidaiatzera. Ziklo honetako filmen bidez, ikusi ahal izango dugu nolako bilakaera izan duen hizkuntza zinematografikoak halako gaiei heldu dienean. Gainera, goi-mailako zientzialariek aurkeztuko dituzte filmak. Hala, aukera izango dugu film bakoitza ekoitzi zen garaiko ezagutza zientifikoen mailetara hurbiltzeko eta ikusteko nola irudikatu dituen zinemaren industriak ezagutza horiek pantaila handian. Orobat ikusiko dugu testuinguru bakoitzeko beldurrak eta itxaropenak ezinbestean islatu dituela.

Thorne haur irudimentsua izan zen, eta ikasle nabarmena. Eguzki-sistemari buruzko hitzaldi batera joan zen amarekin, eta hitzaldi hark pentsaera aldatu zion. Sinistuta gaude HOR KANPOAN zikloa ikusteak antzeko efektuak eragin litzakeela ikusleengan...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

INTERSTELLAR (Christopher Nolan, 2014). AEB. JBAES. 169’.

DONOSTIA: 2018/01/11 (19:00).

* Aurkezpena: PEDRO MIGUEL ETXENIKE (Fisikaria / UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea).

BILBO: 2018/02/14 (19:00).

Aurkezpena: PEDRO MIGUEL ETXENIKE (Fisikaria / UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea).

  

 

 

Lurrean bizia itzaltzen ari dela ikusirik, gizadiaren historiako misiorik garrantzitsuena izan daitekeenari helduko dio esploratzaile-talde batek, Cooper pilotua eta Amelia zientzialaria direla buru: gure galaxiaz haraindi bidaiatuko dute, giza arrazaren etorkizuna berma dezakeen beste galaxia bat aurkitu nahian.

 

 

 

THE DAY THE EARTH STOOD STILL -Ultimátum a la Tierra- (Robert Wise, 1951). AEB. JBAES. 92’.          

 

DONOSTIA: 2018/01/18 (19:00).

* Aurkezpena: MARIAN IRIARTE (Kimikaria / UPV/EHUko katedraduna eta Kimika Fakultateko dekanoa).

BILBO: 2018/02/28 (19:00).

Aurkezpena: AMAIA ESQUISABEL (Farmazia teknologia ikertzailea / Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria).

  

 

Ontzi estralurtar bat Lurrera iritsi da, gizakiei mezu garrantzitsu bat entregatzeko misioarekin. Mundu osoa zur eta lur geldituko da egun batez ontzi hegalari batek Washingtonen lur hartzen duenean, eta hartatik Klaatu ateratzen denean; giza itxurako alienigena bat da Klaatu, eta harekin batera dator Gort, robot mehatxatzaile bat. Klaatuk eskaera bat egingo die munduko agintari guztiei, baina ukatu egingo diote. Horiek horrela, Klaatuk erabaki du gizakiak nola bizi diren behatzea, eta horretarako, emakume baten etxean hartu du ostatu; emakume horrek mutiko bat du, eta Klaatu haren adiskide egingo da.

 

FORBIDDEN PLANET -Planeta prohibido- (Fred McLeod Wilcox, 1956). AEB. JBAES. 98’.

 

DONOSTIA: 2018/01/25 (19:00).

* Aurkezpena: JUAN IGNACIO CIRAC (Fisikaria / Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendaria).

  

 

 

Zientzialariak bizi ziren planeta bateko isiltasuna ikertzera bidali dituzte Adams eta haren taldea, eta bi ez beste guztiak hilik daudela aurkitu du Adamsek. Morbius doktorea eta haren alaba Altaira bizirik atera dira, nola edo hala, planetan alderrai dabilen munstro izugarri baten erasoetatik. Adamsek ez daki Morbiusek zerbait aurkitu duela eta ez duela batere asmorik inori kontatzeko.

 

 

 

ARRIVAL -La llegada- (Denis Villeneuve, 2016). AEB. JBAES. 116’.

 

DONOSTIA: 2018/02/01 (19:00).

* Aurkezpena: ITZIAR LAKA (Linguista / UPV/EHUko katedraduna).

BILBAO: 2018/02/21 (19:00).

* Aurkezpena: ITZIAR LAKA (Linguista / UPV/EHUko katedraduna).

  

 

 

Ontzi estralurtarrak Lurrera iristen hasten direnean, agintari militar gorenek laguntza eskatzen diote hizkuntzalari aditu bati, haren bitartez asmatzen saiatzeko alienigenak bake-asmoz datozen ala mehatxu diren. Gutxika, emakumeak ikasiko du komunikatzen arrotz inbaditzaileekin, zeinek hizkuntza propioa baitute, estralurtarren bisitaren benetako arrazoi misteriotsua zein den jakiteko.

 

 

 

E.T. THE EXTRA-TERRESTRIAL -E.T., Lurretik kanpokoa / E.T., el extraterrestre- (Steven Spielberg, 1982). AEB. JBAEU/JBAES. 120’.

 

 

DONOSTIA

2018/02/11 (11:00) [JBAEU]

* Aurkezpena: JAVIER AIZPURUA (Fisikaria / CSICeko ikerlaria eta Materialen Fisika Zentroko (CFM CSIC-UPV/EHU) zuzendaria).

* Tabakalerarekin elkarlanean, 'ZINEMARAAA. Zine gaztea' zikloaren baitan.

2018/03/22 (19:00) [JBAEU] 

* Aurkezpena: RAFAEL YUSTE (Neurobiologoa/ Zientzia Biologiko eta Neurozientzia irakaslea Columbia Unibertsitatean eta Burmuineko Zientzientzako Kavli Institutuko zuzendarikidea).

BILBO: 2018/03/07 (19:00) [JBAEU+JBAES]

* Aurkezpena: RUTH LAZKOZ (Kosmologoa / UPV/EHUko irakasle titularra).

  

 

 

Beste planeta bateko izaki txiki bat abandonaturik geratu da Lurrean, haren ontziak bertan ahaztuta utzi baitu itzuleran. Bakar-bakarrik eta izututa dago, baina mutiko baten lagun egingo da, eta hark etxean gordeko du. Mutikoak eta anai-arrebek ahaleginak egingo dituzte estralurtar txikiak bere planetara itzultzeko modua izan dezan, zientzialariek eta poliziak aurkitu baino lehen.

 

 

 

INVASION OF THE BODY SNATCHERS -La invasión de los ladrones de cuerpos- (Don Siegel, 1956). AEB. JBAES. 80’.

 

DONOSTIA: 2018/02/15 (19:00).

* Aurkezpena: IGOR CAMPILLO (Fisikaria / Euskampus Fundazioko zuzendaria).

  

 

 

Kaliforniako hiri txiki batean, oso gauza arraroak hasi dira gertatzen: pertsona batzuen portaera hainbeste aldatu da non harridura ez ezik beldurra ere eragiten baitiete senide eta lagunei.

 

 

 

 

HITZALDIA+PROIEKZIOA 

DONOSTIA 

HITZALDIA: 2018/02/22 (19:00)


UNIBERTSOARI BEGIRADA BAT

Hizlaria: Rafael Rebolo López (Astrofisikaria / CSICeko ikerlaria eta Kanariaseko Astrofisika Institutuko zuzendaria). 

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 


PROIEKZIOA: 2018/02/22 (21:00)

GRAVITY (Alfonso Cuarón, 2013). AEB. JBAES. 91'.

* Aurkezpena: RAFAEL REBOLO (Astrofisikaria / CSICeko ikerlaria eta Kanariaseko Astrofisika Institutuko zuzendaria).

  

 

Ontzitik kanpo satelite bat konpontzen ari direla, bi astronautek istripu larri bat izan dute, eta espazioan flotatzen geratu dira. Ryan Stone doktorea da bat, lehenbiziko espazio-misioa duen ingeniari bikain bat, eta bestea Matt Kowalsky astronauta beteranoa. Errutinazko lana zirudien, baina zabor espazialaren jasa batek harrapatu ditu eta sekulako hondamendia gertatu da: hautsi egin dira satelitea eta ontziaren parte bat, eta bakar-bakarrik geratu dira Ryan eta Matt. Hortik aurrera, Lurrera itzultzeko moduren bat bilatzen saiatuko dira buru-belarri.

 

 

 

ALIEN -Alien, el octavo pasajero- (Ridley Scott, 1979). AEB. JBAES. 116’.

 

DONOSTIA: 2018/03/01 (19:00).

* Aurkezpena: FERNANDO COSSIO (Kimikaria / UPV/EHUko katedraduna eta Ikerbasqueko presidentea).

BILBO: 2018/03/07 (21:00).

* Aurkezpena: NAIA PEREDA (Fisikaria / Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Radioterapia Unitatea).

  

 

 

Lurrera bueltan datorrela, Nostromo kargaontziak bidaia eten du eta zazpi tripulatzaileak esnatu ditu. Ordenagailu zentralak bizi-mota ezezagun baten transmisio misteriotsua detektatu du, itxura batean inor bizi ez den planeta hurbil batetik datorrena. Ontziak, orduan, planeta bitxi horretara joko du komunikazioaren sorburua ikertzera.

 

 

 

THE MARTIAN –Martetarra/Marte– (Ridley Scott, 2015). AEB. JBAEU/JBAES. 144’.

 

DONOSTIA: 2018/03/08 (19:00) [JBAEU]

* Aurkezpena: AGUSTÍN SÁNCHEZ-LAVEGA (Astrofisikaria / UPV/EHUko katedraduna).

BILBO: 2018/03/21 (19:00) [JBAEU+JBAES]

* Aurkezpena: AGUSTÍN SÁNCHEZ-LAVEGA (Astrofisikaria / UPV/EHUko katedraduna).

  

 

 

Marterako misio tripulatu batean, ekaitz izugarri baten ondotik, Mark Watney astronauta hiltzat jo du tripulazioak; hura bertan behera utzi eta Lurrerantz jo du. Watney bizirik dago, ordea, planeta gorri zail horretan bakarrik eta harrapaturik. Hornigai gutxi du, eta bizirauteko senaz eta adimenaz baliatu beharko du bizirik dagoela jakinarazteko Lurrekoei.

 

 

 

THE WAR OF THE WORLDS –La guerra de los mundos– (Byron Haskin, 1953). AEB. JBAES. 85’.

 

DONOSTIA: 2018/03/15 (19:00).

* Aurkezpena: TXOMIN ROMERO (Informatikan ingeniaria / DIPCko Superkonputazio Zentroko zuzendaria).

BILBO: 2018/03/14 (19:00).

* Aurkezpena: TXOMIN ROMERO (Informatikan ingeniaria / DIPCko Superkonputazio Zentroko zuzendaria).

  

 

Estatu Batuetako herri txiki batetik gertu, zerbait erori da, begiratu batean meteoritoa dirudiena. Bizilagunak joan dira leku hartara eta aurkitu dute objektu arraro bat, zeinari begi moduko bat irteten baitzaio, tximista hilgarri bat jaurtitzen hasi dela. Ontzi martetar bat da, beste askorekin batera Lurrera iritsi dena hura konkistatzera. Inbasioa aldi berean ari da gertatzen planeta guztian, eta bonba atomikoak ere ezin izango du geldiarazi. Gizateriaren hondamendia da.

 

 

Salneurria

DONOSTIA
Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).

BILBO
Sarrera: 4,50 € (3,50 € AZ txartelarekin).
* Golem Alhóndigako leihatilan eta www.golem.es web orrian salgai. 

Laburdurak

JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin. 
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
JBAEU+JBAES: jatorrizko bertsioa euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.

 

 

 

 

 

Lekua

DONOSTIA
Tabakalera
1 Zinema aretoa
Emakume Zigarrogileen plaza, 1
20012 Donostia 

BILBO
Azkuna Zentroa
Golem Alhóndiga
Arriquibar plaza, 4
48001 Bilbo

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA
DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER (DIPC)
AZKUNA ZENTROA

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.