Actividades

Euskadiko Filmategiak 2011ko urtarrilean abiatu zuen bere ibilbidea alor honetan, Zineguneak izeneko jardunaldiak antolatuta. Euskal ekoizpenen estreinaldiak bultzatzea da ekimenaren helburua. Hala, karteldegian film bat duten zinemagileen eta publikoaren arteko topaketak sustatu nahi dira, pelikularen inguruko solasaldia eraginda.

Bestalde, 2011ko azaroa eta 2012ko otsaila bitartean, Euskadiko Filmategiak bere historian lehen aldiz antolatu zuen euskal zinemagile bati eskainitako atzera begirakoa. Ildo horretan antolatutako lehen zikloa Alex de la Iglesiari Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen eskainitakoa izan zen. 2011n abiatutako bideak bigarren emanaldia izan du 2012an Ana Diezi eskainitakoarekin. Euskadiko Filmategiak antolatutako hirugarren zikloa 2012ko urria eta abendua bitartean izango da EAEko hiru hiriburuetan. Egitasmoak etorkizunean jarraipena izatea espero dugu!

Non gaude

Sancho El Sabio, 17 trasera 20010 Donostia-San Sebastián

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.