Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrena / Kimuaken 20. urteurrena



EUSKADIKO FILMATEGIAREN 40. URTEURRENA ETA KIMUAKEN 20.-A

Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu; Kimuakek betetzen dituen bikoitzak, hain zuzen. Programazio berezi batekin ospatu nahi dugu. 

 

 

 

 

UZTAILAK 20
EUSKADIKO FILMATEGIAREN 40. URTEURRENA: ELOY DE LA IGLESIA        

 

 

18:00 / MAHAI-INGURUA [TABAKALERA / Z ARETOA]

 

MAHAI-INGURUA / ELOY DE LA IGLESIA

Parte-hartzaileak: Elena Manrique, Pedro Olea eta Mª Luisa San José

Moderatzailea: Jesús Angulo.

Lekua: Tabakalerako Z Aretoa (Emakume Zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia).

Sarrera: doan, aretoa bete arte.

 

 

20:00 / PROIEKZIOA [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]


EL PICO (Eloy de la Iglesia, 1983). Espainia. JBES. 104'.

Bilbo, 80. hamarkada. Guardia zibil komandante bat ohartu da Paco, 17 urteko bere semea, akademia militarrean sartuko zela uste zuena, heroinazalea dela. Urko, Pacoren lagun-mina eta buruzagi abertzale baten semea, heroinazalea da baita ere. Une jakin batean, Pacok etxetik ihes egingo du aitaren pistola hartuta. Komandantea bere semearen bila abiatuko da Urkorekin batera, eta hala, beretzat ezezaguna den mundu bat ezagutuko du eta bizipen horrek pixkanaka-pixkanaka aldaketa garrantzitsuak eragingo ditu berarengan.

Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia, Kutxa Kultur Artegunea.

 

 

EKAINAK 28 (20:00) [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]
EUSKADIKO FILMATEGIAREN 40. URTEURRENA: ARANTXA LAZKANO          

 

 

MAIDER (Arantxa Lazkano, 1989). Espainia. Elkarrizketarik gabe.12'.

 

 

 

 

Gizonezko eta emakumezko bat taberna batean ezagutu dira eta harreman berezi bat sortu da haien artean.

 

 

 

 

URTE ILUNAK (Arantxa Lazkano, 1992). Espainia. JBAES.92'.

 

 

Itziarrek 8 urte ditu eta bi mundu desberdinetan bizi da. Alde batetik, errepresioaren eta tristuraren munduan, bere gurasoek (Gerra Zibilaren ondoren etsita bizi diren nazionalista euskaldunak) eta ikasketak burutu zituen eskolako mojek irudikatzen dutena. Beste mundua kalekoa da, eta Itziar han eroso eta pozik sentitzen da. Baina gaixotasun batek eraginda, Itziar barnetegi batera bidaliko dute, bere lagunengandik eta leku gustukoenengandik urruti. Itzuleran, urte batzuen ondoren, Itziarrek berriro topo egingo du bere herriarekin eta lagunekin. Baina dagoeneko ezer ez da izango lehen zen bezalakoa.

 

 

EKAINAK 27 (20:00) [TABAKALERA / 1 ZINEMA ARETOA]
KIMUAKEN 20. URTEURRENA: ANIMAZIO ESPERIMENTALA          

 

Aurkezpena: film laburren zuzendarietako batzuk.

* Antolatzaileak: Kimuak, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Filmategia

 

PREGUNTA POR MÍ (Begoña Vicario, 1996). Espainia. JBES.4'.

 

 

 

 

Batzuk bere gorputzen zatiak saldu behar izaten dituzte bizi ahal izateko, bere organoak saltzen, baina beste batzuei baimenik gabe kendu egiten dizkiete...

 

 

 

 

HARAGIA (Begoña Vicario, 1999). Espainia. JBAES.11'.

 

 

 

 

Desagertuez hitz egiten dugunean, heriotza birtual batez, gorputzik gabeko heriotza batez hitz egin ohi dugu. Baina pertsonei betirako agurra egin ahal izateko, pertsona horien hilotza, gorpua ikusi behar dugu.

 

 

 

 

LA GALLINA CIEGA (Isabel Herguera, 2005). Espainia. Elkarrizketarik gabe.7'.

 

 

 

 

Itsu batek bere gida-txakurra galdu du ustekabean. Hiri handi batean bakarrik eta ilunpean dela, bere indarrak bere zaurgarritasuna onartzean datzala konturatzen da.

 

 

 

HEZURBELTZAK, UNA FOSA COMÚN (Izibene Oñederra, 2007). Espainia. Elkarrizketarik gabe.4'.

 

 

 

 

Hezurbeltzak hitza ez da inongo hiztegitan agertzen, baina oso erabilia da desberdina den jendea baztertzeko. Baztertzen den mementotik desagerrarazi egiten da jende hori.

 

 

 

 

BERBAOC (Arteleku, 2008). Espainia. Elkarrizketarik gabe.5'.

 

 

 

 

José Belmonte, Izibene Oñederra, Mercedes Sánchez-Agustino, Gustavo Díez eta Irati Fernández artistek egindako animaziozko film laburra, Xabier Erkiziak Santiago Irigoien musikariari egindako elkarrizketaren ondotik sorturiko soinu-pieza batean oinarritua.

 

 

 

 

ÁMÁR (Isabel Herguera, 2010). Espainia. JBES.8'.

 

 

 

 

Ines Indiara doa, azken urteotan erietxe psikiatrikoan bizi den bere lagun Ámár-i bisita egitera. Inesek elkarrekin igarotako azken egunak gogoratuko ditu, baita lagunari itzultzeko egin zion promesa ere.

 

 

 

BAJO LA ALMOHADA (Isabel Herguera, 2012). Espainia. JBAES.8'.

 

 

 

Indiako klinika batean bizi den ume talde baten ahotsekin eta marrazkiekin egindako animaziozko dokumentala. Haurrok hainbat altxor eta amets dauzkate gordeta burko azpian: gitarra, dantzak, itsasora egindako txango bat, Sweety eta Kitty katuak, edota haiek zaintzen dituzten ahizpak.

 

 

 

HOTZANAK, FOR YOUR OWN SAFETY (Izibene Oñederra, 2013). Espainia. VOSE.5'.

 

 

 

 

Esan nion zinemagilea nintzela… eta ezer ez da aldatu. Bazterretan barrena doa arima erratua, inoiz seguru, inoiz bere buruaz etsita. Gorputza, ordea, gorputza bada: eta da eta da eta da eta ez dauka non.

 

 

 

SAILOR'S GRAVE (Colectivo, 2014). Espainia. Elkarrizketarik gabe.5'.

 

 

 

Naufragio baten laztura, ahaztutako itsasargi baten kanpaiak eta itsasoaren joan-etorria baliatu dira itsasoaren inguruko ipuin hau osatzeko. Sailor’s Grave tailer baten emaitza da. Hain zuzen ere, hilotz dotorearen jolasean oinarritutako lan-metodoa jarraitzen da, hau da, sortze-mekanismo kolektibo batean datza eta parte-hartzaileek batak bestearen marrazkiak manipulatzen dituzte, modu horretara intuiziozko eta ezusteko narrazio bat osatuta.

 

 

 

BETI BEZPERAKO KOPLAK (Ageda Kopla Taldea, 2016). Espainia. JBAES.5'.

 

 

Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabilita.

 

 

AREKA (Atxur Animazio Taldea, 2017). Espainia. JBAES.6'.

 

 

 

Euxebiri aita hil zioten gerran. Gaztaroan frankismoaren errepresioa jasan zuen, eta gaur arte, diktadura aspaldi amaitua egonagatik ere, ez du bere aitaren oroimena berreskuratzeko aukerarik izan. Urteak haren bila eman eta gero, azkenik hobia ireki dutenean, Euxebik argazki bat utzi du bere aitaren hezurren ondoan.

 

 

 

Apirilak 26 (19:00) [Tabakalera / 1 Zinema Aretoa]

Aurkezpena: Txema Muñoz (Kimuak programaren arduraduna) eta film laburren zuzendarietako batzuk.

* Sarrera:  gonbidapenarekin (apirilaren 23ko 09:00tatik aurrera jaso ahal izango dira Tabakalerako Informazio Puntuan, aretoaren edukiera bete arte).

* Antolatzaileak: Kimuak, Euskadiko Filmategia eta Etxepare Euskal Institutua

 

LA GUERRA (Luiso Berdejo, Jorge Dorado, 2005). Espainia. JBAEU.10'.

 

 

 

 

Bigarren Mundu Gerra. Haur bat armairu batean sartuta dago…

 

 

 

 

ÉRAMOS POCOS (Borja Cobeaga, 2005). Espainia. JBES.16'.

 

 

 

 

Emazteak utzi eta gero, Joaquínek, semearen laguntzarekin, amaginarreba zaharren egoitzatik ateratzea erabaki du etxeko lanak egin ditzan.

 

 

 

 

ON THE LINE (Jon Garaño, 2008). Espainia. JBAEU.12'.

 

 

 

Larunbat arrunt bat Kaliforniako hegoaldean. Adam klase ertain baxuko estatubatuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik, emaztea eta seme-alabak agurtu ditu.

 

 

 

 

MINERITA (Raúl de la Fuente, 2013). Espainia. JBES.27'.

 

 

Potosiko Cerro Rico (Bolivia) legerik gabeko lurraldea da, indarkeria izugarrikoa. Meatzariek bizitza arriskatzen dute meazulo kalamastra horietan, zilarra eta zinka ateratzeko. Onik irteten direnek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta emakume-ehizari ekiten diote. Minerita gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucíaren (40), Ivoneren (16) eta Abigailen (17) historia da, bizitzeko egokia ez den infernu horretan bizirik irauteko egin behar duten borroka kontatzen duena. Arma handirik ez dute, ez bada kemena… eta dinamita.

 

 

ZARAUTZEN EROSI ZUEN (Aitor Arregi, 2014). Espainia. JBEU.16'.

 

 

 

Mireni, kafea eskatzerakoan, askotan txanda-pasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean, beste behin etsitzeari uko egingo dio.

 

 

 

 

7:35 DE LA MAÑANA (Nacho Vigalondo, 2003). Espainia. JBES.7'.

 

 

 

Goiz batean, emakume batek zerbait arraroa antzematen du egunero gosaltzen duen tabernan: gainerako bezero guztiak eta zerbitzariak isilik daude. Guztiak zorura begira daude. Inork ez du gosaria ukitzen. Bat-batean, abesti bat entzuten da.

 

 

 

Apirilak 19 (19:00) [Tabakalera / 1 Zinema Aretoa]

 

ÁLAVA, VITORIA Y SU CAJA DE AHORROS Y MONTE DE PIEDAD (1957). Espainia. JBES.21'.

 

 

 

Gasteizko Aurrezki Kutxako Propaganda Sailak egindako dokumentala. Gasteizko eta Arabako bizimoduaren, bertako biztanleen eta haien ohituren, eta hango paisaiaren eta industriaren irudiak ageri dira. Hala, hiriburuko leku esanguratsuenetatik ibilbide bat burutzen du filmak.

 

 

 

OCHARCOAGA (Jorge Grau, 1961). Espainia. JBES.12'.

 

 

Etxebizitza Ministerioak eskatutako film labur dokumentala. 50. hamarkada bukaeran, milaka etorkin bizi ziren txabolez osatutako herrixketan, Bilbo inguruan. 1958an Bilbora egindako bisita batean, Francori ez zitzaizkion batere gustatu herrixka horiek, eta txaboletan bizi ziren bizilagunentzat etxebizitzak eraikitzeko agindua eman zuen. Txaboletan bizi ziren biztanleen irudiak eta auzunearen eraikuntza prozesua azaltzen ditu film laburrak; era berean, auzo berriaren abantailak azpimarratzen dira.

 

  

ESTROPADA BERRIA -Regatas en Orio- (Jesús Almendros, José Luis Arza, 1973). Espainia. JBES.11'.

 

 

 

Orioko, Oxfordeko eta Cambridgeko tripulazioek lehiatutako banku mugikorreko estropadaren antolaketa eta jai giroa biltzen ditu iruditan film labur dokumental honek. Nazioarte mailako estropada hauek Orion sortu ziren 1968an.

 

 

 

NAFARRAKO IKAZKINAK -Carboneros de Navarra- (Montxo Armendáriz, 1981). Espainia. JBES+JBEU.25'.

 

 

 

Montxo Armendárizek 1980an filmatu zuen Nafarroako mendietan ikatz begetala artisau modura lantzen zuten azken ikazkinen testigantza. Handik hiru urtera filmatuko zuen eta bere ibilbidean giltzarri bilakatuko zen filmaren hazia erein zuen dokumental honekin: Tasio.

 

 

  

IKUSKA 14 (Antxon Eceiza, 1982). Espainia. JBEU.10'.

 

 

 

Aurrerapenek bizimodu tradizionalarentzat ekar ditzaketen arriskuez ohartarazten du Zuberoako zonalde bateko artzainen inguruko dokumental honek: landa eremuak suntsitzen dituzten errepide berriak, turismoaren etorrera, ehiztariak, esne alorreko enpresa handiak etab.

 

 

 

Apirilak 15 (11:00) [Tabakalera / 1 Zinema Aretoa]

 

KARRAMARRO UHARTEA (Joxean Muñoz, Txabi Basterretxea, 2000). Espainia. JBEU.70'.

 

 

Kain izeneko pirata ontzia. Itsasoaren erdian aurkitzen den harrizko buru baten barruan gordeta dagoen altxorra. Marrazoz jositako itsasoa. Sarbidea itsaslabar izugarri batetik duen karramarro itsurako uhartea… eta gaztelu ikaragarri bat harkaitzaren gainean. Horixe da Karramarro uhartea.

* Aurkezpena:  Joxean Muñoz (filmaren zuzendaria).

* Tabakalerarekin elkarlanean, 'ZINEMARAAA! Zine gaztea' zikloaren baitan.

 

 

Apirilak 12 (19:00) [Tabakalera / 1 Zinema Aretoa]

 

FARAON -FARAÓN- (Jerzy Kawalerowicz, 1966). Polonia. JBAES.145'.

 


PEIO ALDAZABALEN GUSTUKOENA

Inperio Berria. Egipto une zail bat bizitzen ari da. Alde batetik, asiriarrek herrialdea indarrez hartzeko meatxua jaurti dute eta, bestetik, herriaren egoera gero eta txiroagoa da. Behin faraoi izendatu ostean, Ramsés XIII. gazteak egoerari konponbide bat ematea erabaki du, apaiz-leinuaren aberastasunez baliatuta. Izan ere, haiek botere ekonomikoa, erligiosoa eta, egiaz, politikoa ere kontzentratzen dituzte beren eskuetan.

* Aurkezpena:  Peio Aldazábal (Euskadiko Filmategiaren sortzailea). 

 

 

Apirilak 5 (19:00) [Tabakalera / 1 Zinema Aretoa]

AMA LUR (Néstor Basterretxea, Fernando Larruquert, 1968). Espainia. JBES+JBEU.103'.

 

 

 

Frontera Films produkzio-etxeak harpidetza herrikoi bitartez burututako filma. Euskal Herriari egindako gorazarrea da Ama Lur; eta lurraldearen eta herritarren inguruko ikuspegia eskaintzen du. Kaleidoskopio bat da; izan ere, hirurogeitamar gaitik gora jorratu zituzten lurralde guztian zehar bi urtez luzatutako errodajean.

 * Aurkezpena:  Peio Aldazábal (Euskadiko Filmategiaren sortzailea). 

 

 

Salneurria

Sarrera: 3,50 €.
* Tabakalerako Informazio Puntua-n salgai (18:30etik aurrera leihatilara agertzen diren 25 urtez azpiko lehendabiziko 25 gazteek doako sarrera izango dute, aretoa bete arte, haien NANarekin ziurtatzen badute ez dituztela oraindik 25 urteak bete).
* 2018/04/26ko emanaldia: gonbidapenarekin  (apirilaren 23ko 09:00tatik aurrera jaso ahal izango dira Tabakalerako Informazio Puntuan, aretoaren edukiera bete arte).

Laburdurak

JBES: jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
JBEU: jatorrizko bertsioa euskaraz.
JBAES: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
JBAEU: jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin.

 

 

 

Lekua

Tabakalera
1 Zinema Aretoa
Andre Zigarrogileen plaza, 1-1. solairua 
20012 Donostia 

Antolakuntza

EUSKADIKO FILMATEGIA
KIMUAK

Non gaude

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
20012 Donostia

Kokatu gaitzazu mapan

Kontaktua

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin hobetutako web gunea.